XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liburu honetan, Domingoren bizitzaz gainera, garaiko politika giroa eta euskaldunen Biltzarren alderako jokabidea sakonki estudiatzen ditu.

Mugazandiko euskaldunak beren eskubideak noiz eta zelan galdu zituzten ezagutzeko libururik onenetakoa noski.

Hoien ondotik ahaideko zen Jose Garatena ere egin nahi zuen.

Haunbai zen Justizia ministro Frantziako erregea sententziatu zuena.

Familiko hiru Garat hoien bizitza eta egintzat adiarazteko nahi zituen, baina Jose-renik ez zuen bukatu.

euskal kantari eta musikarien berri ematen du, Huarte, Ravel, Paoli, Gayarre eta Eslava.

Baina liburu erdia baino gehiago Gayarreri buruzkoa da.

Julio Enciso-ren memoriez gainera beste osagarri asko ematen dituena.

Eta, Gayarre aztertzeko era berriak, beste kantari bikain batena izateaz aparte, Isidoro ber-berak 1950ean Gayarretarren artxiboan aurkitu zuen Julianen euskarazko gutun bat ere argitaratzen du, lehenago, 1951an, Gernika aldizkarian argitaratu zuena.

, saiaera laburrez hornitutako liburu eder bat da.

Unamuno, Grandmontagne, Wordsworth, Herrera y Reissig, Larramendi, Azkue, Baroja, pertsonajeeri buruzkoez gainera beste ikuskera batzuk dakartzi.

Eta liburuan Victor Hugo, Unamuno eta Francis Jammes, E. Rostand, Loti, euskaldunak Cervantesen bizitzan eta lanetan, eta J. M. Iparragirre.

Azken hau kapitulurik luzeenetakoa eta interesgarrienetakoa ere bai.

Hemen ere, gure kantari bohemio hura ikusteko era bereziak zituen, bereziak bezain bereak, zeren berari ere bizitza aski bohemioa gertatu zitzaionez, guk baino ere egokiagoz begiratzen daki artista hoiei buruzkoa.

Eta aburu jakintsuez aparte, Iparragirrek azken partean Buenos Aires-en 1877an agertu zuen damuzko kantaren zatiak adiarazten ditu, Karlos zazpigarrena uxatuaz, eta berak Gernika aldizkarian eman arte ezagutzen ez zirenak.

Musika eta antzerkiaren aldera grinaturik zegoen honek, azkenik El teatro por dentro eskaini zigun.

Hoietara bezain Euskal Herriaren alde grinatua zegoen gizona, 1976ko martxoaren 15ean hil zaigu.

Euskaldungoa bizi den arte iraunen du bere oroitzak gure herrian.